XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TALDEKO LANA.

Eta ortarako taldeka elkartuko zerate.

Taldean jarrita, guztiok batera, gizadiak gaur dituan beste buru-auste batzuk ere, pertsona asko ta askok eten gabe sufrituaz, korapillo ta kezkak, aurkitu ta askatzen jarraituko duzute.

Baiña, begira! urritiko arazoetan bakarrik ez gelditu, urrekoak ere aztertu: zure erri edo urian lagun artean, zuen etxean.

Izan ere, askotan, miña ta atsekabea gure inguruan egonarren, ez gera oartzen.

Lan au egiteko, begira:
a) Kristau-lkasbideko 44 ta 45 orrialdeak irakurri bear dituzu.

b) Aste ontako izparringi ta aldizkarietan gauza garrantzitsuak aurkitu ditzazkezu.

z) Irakasleak eskuratuko dizu diska bat edo beste, gizadiko gora beerak gogoratzen dituana.

d) Zuetariko bakoitzak ekarri dezaken esperientzia, zuentzat garrantzitsua izan daiteken zerbait.

STOP / ELKAR LANA.

Elkar lan ontan, aztertu ta arkitu dugunaren berri agertuko da besteentzat aberasgarri izan dadin; eta ondoren, taldeko lanari jarrituko diogu orma-marrazki bat egiñaz.

S. O. S. IRRATI-ARIAN MUNDUA deituko diogu.

Amabost egun auetan aurkitu dugunaren laburpena egingo dugu.

Erne begira ikas-gelan jarri duzuten orma-marrazkiari, ta begiratzen diozuten bitartean, pentsa zazu une ontan pertsona asko egongo dirala sufritzen.

JESUS'EK, GURE JESUS'EK, BURU-AUSTE AUEK GUZTIAK IKUSI BA'ZITUAN, ZUK ORAINTXE EGIN DUZUN BEZALA TA JENDEAZ BIZI TA BERAK ZITUZTEN ARAZOAK IKUSI, OIÑARRIZKO DAN ZERBAIT ESATEN DIGU, BIKAIÑA DAN ZERBAIT, ANAI BEZALA BIZI IZATEKO ASKAPEN BAKARRA DALA.

Idatzi orain zure ingurraztian, izki aundi ta kolorezkoetan, Jesus'ek esaten digun ori.

Markos 12,31'an aurkituko duzu.